Close Menu
Kronika BerriaKronika Berria
    Kronika BerriaKronika Berria
    • GALDAKAO – USANSOLO
      • GALDAKAO
      • USANSOLO
    • DURANGALDEA
      • ABADIÑO
      • AMOREBIETA-ETXANO
      • DURANGO
      • IURRETA
    • BASAURI
    • CONTACTO
    Kronika BerriaKronika Berria
    Portada » Zuberoako Maskarada plazaratuko du Andra Marik otsailaren 22an

    Zuberoako Maskarada plazaratuko du Andra Marik otsailaren 22an

    Galdakao Kronika Berria10/02/2025

    Dantza taldeko 70. urteurreneko ekitaldien egitarauaren baitan, otsailaren 22an Zuberoako Maskarada plazaratuko du Andra Marik bere osotasunean. Hainbat urtetako lanaren ostean, aterako du plazara Zuberoako inauteririk esanguratsuena, eta horrek hogeita hamar pertsona baino gehiagoren inplikazioa eskatu du; aktiboan dauden dantzariez gain, taldekide ohiek eta belaunaldi berriek ere hartuko dute parte ikuskizunean, talde guztia batuta.

    Oso-osorik erakutsiko du Maskarada Andra Marik; zerotik sortu du. Dena den, 1988an hasi zuen Andra Marik Zuberoako Maskaradako dantzen ikerketa eta ikasketa lana. Taldearen 35. urteurrenaren ospakizunean bertan plazaratu zen lehenengoz dantza sorta osoa eta 1990. urtetik aurrera Zuberoako dantzak taldeko errepertorioan egon arren, ez du inoiz Zuberoako Maskarada osorik plazaratu, gaur arte.

    Bere garaian ikerketaren zatirik handien Altzain egin zen, Jean Pierre Rekalt maisuarekin. Ikasketa horiekin, eta Larraineko eta Pagolako dantzarien laguntzarekin, errespetu eta miresmen guztiarekin plazaratuko du Andra Marik Maskarada.

    Andra Mari dantza taldeak eskerrak eman nahi dizkio urte hauetan guztietan bidelagun izan diren guztiei, halaber, gonbidatu nahi ditu Maskaradaren lekuko izaten; izan ere, egun osoko egitaraua prestatu du egun horretarako eta goizean goiz hasiko da barrikadekin. Orotara lau egingo dira goizean zehar eta herriko hainbat elkartek parte hartuko dute. Ostean, herri bazkaria egingo da eta arratsaldean ofizioen saio nagusia ikusgai izango da.

    Cultura

    ÚLTIMAS NOTICIAS

    Durango

    Semana contra el Racismo del 19 al 25 de mayo

    15/05/2025
    Galdakao

    Galdakao acoge el Ibilaldia

    14/05/2025
    Durango

    Durango celebra el Día Internacional de los Museos

    14/05/2025
    Ediciones Anteriores

    Kronika Berria Logo

    CONTACTO

    Bilbo Kalea 6, entpl. 1
    48960 GALDAKAO (Bizkaia)
    94 600 06 37
    667 449 779
    kronika@kronikaberria.eus

    • AVISO LEGAL
    • POLÍTICA DE PRIVACIDAD
    • POLÍTICA DE COOKIES
    • PERSONALIZAR COOKIES
    • GALDAKAO – USANSOLO
      • GALDAKAO
      • USANSOLO
    • DURANGALDEA
      • ABADIÑO
      • AMOREBIETA-ETXANO
      • DURANGO
      • IURRETA
    • BASAURI
    • CONTACTO
    © 2025 Kronikaberria.eus

    Type above and press Enter to search. Press Esc to cancel.