Close Menu
Kronika BerriaKronika Berria
    Kronika BerriaKronika Berria
    • GALDAKAO – USANSOLO
      • GALDAKAO
      • USANSOLO
    • DURANGALDEA
      • ABADIÑO
      • AMOREBIETA-ETXANO
      • DURANGO
      • IURRETA
    • BASAURI
    • CONTACTO
    Kronika BerriaKronika Berria
    Portada » Guzur Aretxak 40 urte

    Guzur Aretxak 40 urte

    Galdakao Kronika Berria23/10/2025

    Datorren urriaren 31n eta azaroaren 1ean urteurren berezi hori ospatzeko egitarau oparo bezain
    zabala prestatu du elkarte galdakaoztarrak. Bi egunetan zehar herri osoari zein ingurukoei
    gonbidapena luzatzen die, denak elkarrekin ibilbide luze hau ospatzeko.

    Jaia eta festaz gain, urteurrenak aukera emango du lau hamarkadako ibilbide honen inguruan
    hausnartzeko: herri mugimendua ardatz, urte hauetan guztietan, Guzur Aretxak auzo-loturak
    indartzeko, belaunaldien arteko topaketak sustatzeko eta Galdakaoko nortasun kulturala
    defendatzeko ekimen ugari garatu ditu.

    Bi eguneko egitarau honetan ekitaldiak, jarduera kulturalak eta jai-giroko topaketak bilduko dira,
    herritar guztiei irekita. Une egokia izango da, gainera, urte hauetan guztietan Guzur Aretxa bizirik
    mantendu duten pertsonen hartu emana aitortzeko, sare berriak ehundu eta etorkizunari begira
    ilusioz jarraitzeko.

    “40 urte betetzea mugarri handia da, gure herriaren borrokaren eta auzolanaren isla. Baina
    ospakizun hau ez da soilik iraganari begiratzekoa; komunitatearen etorkizunerako konpromiso
    politiko eta soziala ere bada. Herritik eta herriarentzat, ilusioz lanean jarraitzeko grina ez zaigu beste 40 urtetan ere itzaliko. ”.


    Ekitaldiaren datuak
    Zer: Guzur Aretxa Elkartearen 40. urteurrena
    Noiz: Urriaren 31 eta azaroaren 1ean
    Non: Galdakao

    Cultura

    ÚLTIMAS NOTICIAS

    Amorebieta-Etxano

    Euskal Jaia el 25 de octubre

    23/10/2025
    Durango

    Sesión informativa sobre homologación de títulos extranjeros

    23/10/2025
    Galdakao

    Adiskide Pilota Elkartea celebra a lo grande su 50 aniversario

    23/10/2025
    Ediciones Anteriores

    Kronika Berria Logo

    CONTACTO

    Bilbo Kalea 6, entpl. 1
    48960 GALDAKAO (Bizkaia)
    94 600 06 37
    667 449 779
    kronika@kronikaberria.eus

    • AVISO LEGAL
    • POLÍTICA DE PRIVACIDAD
    • POLÍTICA DE COOKIES
    • PERSONALIZAR COOKIES
    • GALDAKAO – USANSOLO
      • GALDAKAO
      • USANSOLO
    • DURANGALDEA
      • ABADIÑO
      • AMOREBIETA-ETXANO
      • DURANGO
      • IURRETA
    • BASAURI
    • CONTACTO
    © 2025 Kronikaberria.eus

    Type above and press Enter to search. Press Esc to cancel.