Close Menu
Kronika BerriaKronika Berria
    Kronika BerriaKronika Berria
    • GALDAKAO – USANSOLO
      • GALDAKAO
      • USANSOLO
    • DURANGALDEA
      • ABADIÑO
      • AMOREBIETA-ETXANO
      • DURANGO
      • IURRETA
    • BASAURI
    • CONTACTO
    Kronika BerriaKronika Berria
    Portada » Galdakaoko Maskarada Pagolan egingo du Andra Mari dantza taldeak

    Galdakaoko Maskarada Pagolan egingo du Andra Mari dantza taldeak

    Galdakao Kronika Berria31/03/2025
    Maskarada Galdakaon. (AM)
    Maskarada Galdakaon. (AM)

    El pasado 22 de febrero Andra Mari llevó a cabo con éxito su Maskarada. Tras dos meses, lo hará por segunda vez en Pagola, el 12 de abril, aceptando la invitación de los pagolarras.

    Pasa den otsailaren 22an arrakastaz plazaratu zuen lehendabizikoz Maskarada bere osotasunean Andra Marik. Orain, bi hilabeteren ostean, Pagolan egingo du bigarrenez, apirilaren 12an, pagolarren gonbita onartuta. Pagolakoak iaz Galdakaon egin zuten euren Maskarada eta ordutik aurrera bi herrien arteko harremana sortu eta sakondu egin da, hein baten, bertako gazteen laguntza ezinbestekoa izan delako Andra Marirentzako Maskarada atera ahal izateko.

    Goizeko 10:30ean hasiko dira barrikadak Pagolan eta 15:30ean izango da ofizioen saioa eta Galdakaon bezala, oso-osorik aterako du plazara lekura moldatutako antzerki eta bertsetekin. Gogoratzearren, azken bizpahiru urtetan aritu izan da Andra Mari Zuberoako Maskaradan buru belarri, eta hogeita hamar bat pertsonaren inplikazioa eskatu du. Dena den, 1988an hasi zuen Andra Marik Zuberoako Maskaradako dantzen ikerketa eta ikasketa lana. Taldearen 35. urteurrenaren ospakizunean bertan plazaratu zen lehenengoz dantza sorta osoa.

    Apirilaren 12an Pagolan plazaratuagatik ere, bere garaian ikerketaren zatirik handien Altzain egin zen, Jean Pierre Rekalt maisuarekin. Ostean etorriko zen Larraineko, Mauleko eta Pagolako dantzarien laguntza, eta beste behin, errespetu eta miresmen guztiarekin plazaratuko du Andra Marik Maskarada.

    Cultura

    ÚLTIMAS NOTICIAS

    Galdakao

    Guzur Aretxak 40 urte

    23/10/2025
    Amorebieta-Etxano

    Euskal Jaia el 25 de octubre

    23/10/2025
    Durango

    Sesión informativa sobre homologación de títulos extranjeros

    23/10/2025
    Ediciones Anteriores

    Kronika Berria Logo

    CONTACTO

    Bilbo Kalea 6, entpl. 1
    48960 GALDAKAO (Bizkaia)
    94 600 06 37
    667 449 779
    kronika@kronikaberria.eus

    • AVISO LEGAL
    • POLÍTICA DE PRIVACIDAD
    • POLÍTICA DE COOKIES
    • PERSONALIZAR COOKIES
    • GALDAKAO – USANSOLO
      • GALDAKAO
      • USANSOLO
    • DURANGALDEA
      • ABADIÑO
      • AMOREBIETA-ETXANO
      • DURANGO
      • IURRETA
    • BASAURI
    • CONTACTO
    © 2025 Kronikaberria.eus

    Type above and press Enter to search. Press Esc to cancel.